HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA

Ikastolako hezkuntza proiektu eraldatzailea gure behar eta errealitateetara egokitzeko eta korronte pedagogiko berriak abian jartzeko etengabeko ahaleginaren emaitza da. Arangoiti Ikastolako haurren ongizateari begira egindako proiektu propioa dugu.

PROYECTO hIZAN

Gure proiektuaren helburua haurraren garapen integral eta osasuntsua da. Haurrak bere buruarekiko konfiantza eta segurtasuna garatzea, inguruarekin komunikazio zein elkarreraginean, bere buruarekiko irudi positibo eta osasuntsua eraiki dezan. Horretarako, helduaren eginbeharra haurra bere garapenaren ibilbidean laguntzea da, garapen hau osasuntsua, harmonikoa eta integrala izan dadin.

PRINCIPIOS PEDAGÓGICOS

  • Haurren autonomia sustatu haurren behar eta erritmoak kontuan hartuz
  • Jolasa, esperimentazioa eta manipulazioa garapenerako eta ikaskuntzarako ardatz dira.
  • Helduak bidelagun gara haurren garapen eta bizitza ibilbidean; garapen faseak eta behar indibidual zein kolektiboak kontuan hartuz testuinguru aberatsak diseinatu eta errespetuzko esku hartzeak aurrera eramanez.
  • Euskara da gure hizkuntz komunikazioaren eta nortasunaren oinarri eta ardatz.