JANTOKI OSASUNGARRIA

Dietista batek osatutako menuak eta ikastolan, bertako sukaldean, prestaturiko janaria daukagu.

Egunero elikagai freskoen presentzia eskaintzen dugu, banatzen ditugun elikagaien artean gehiengoa delarik. Elikagai freskoak gertuko eremuetakoak dira, hala nola, Irunberrikoak, ingurukoak eta Nafarroakoak.

Era berean, elikagai ekologikoak ere baditugu: arrautza, gainerako barazkiak, frutak, lekaleak, pasta, arroza eta Nafarroako txahal ekologikoa.

Janari soberakinekin gure konposta egiten dugu.

On egin!