IKASTOLA EREDUA

Gizarte-ekimenetik sorturiko kooperatiba gara, beraz, pribatua edo publikoa ez den eredua. Guztira, Nafarroan 15 ikastolez osaturiko sarea osatzen dugu eta 110 ikastoletakoa Euskal Herrian. Beraz, Euskal Herriko ikastola guztiek osatutako Europako mugaz gaindiko kooperatibako kide gara.

Ikastola ereduak autonomia pedagogikoa izatea esan nahi du, eredu autonomo bat egungo hezkuntza-legeak ezartzen dituen parametroen barruan. Geure hezkuntza-eredu propioa dugu; ikasgelarako materialak sortzen eta irakaskuntzan gaitzen aitzindariak izateaz gain, etengabeko hobekuntza lanetan ari gara. Gure eredua, eleaniztasunean oinarrituriko euskarazko hezkuntza da.