LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzan (LH) pertsona modura garapen integrala lortzea dugu xedea, era egokituan 6-12 urte bitarteko haurrentzat.

Aldi horretan, haurrak logika eta arrazoiketa garatzen ditu, ingurunea behatu eta ezagutzen du, eta ulertzeko eta adierazteko tresnak eskuratzen ditu.

Ikastolak, konpetentzien ikuspegitik batetik abiatuta, Integrazioaren Pedagogia delakoaren aldeko apustua egiten du, ikaskuntza oro egoera esanguratsuekin erlazionatuz kokatzen duena; ikasteko metodo aktiboak baliatu eta aldizka ezagutzak integratzeko jarduerak proposatzen dituena. Halaber, ikasleei ikasteko prozesuan dituzten zailtasunak gainditzen lagunduko dien ebaluazio hezigarria ziurtatzen du.

Integrazioaren Pedagogia ikastolan, metodologikoki, KIMU (LH1-2-3) eta EKI (LH4-5-6.) Ikastolen Elkarteko proiektu propioarekin bitartez garatzen dugu.